ZAINKETA SOZIOSANITARIOAK
Jesuitas Indautxu
Pertsonen zaintza erdigunera eramateko erronka
Pertsona batzuek, normalean gaixo kronikoak, beren ezaugarri bereziak kontuan izanda, osasun eta gizarte arreta jasotzen dute aldi berean, bi arloen lan koordinatuaren bidez, beren sufrimendua edo mugak gainditu eta gizarteratze-prozesua burutzeko. Horri deitzen zaio arreta soziosanitarioa.
ARRETA SOZIOSANITARIOA
Arreta soziosanitarioaren barruan lau eremu bereizi daude, pazienteen profilen arabera, baina osagarriak izan daitezke.
•
Autonomia galtzen ari diren pertsonak
Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak
Ospitalean egon ostean tarteko mailako zainketak behar dituzten pertsonak
Osasun mentaleko arreta behar duten pertsonak
•
Une kritikoetarako zainketak
Ikaskuntza Komunitate honetan, COVID-19ak eragindako une zail honetan daukagun zainketaren eremua ulertzen saiatuko gara, baina agendan jarrita genituen erronkak ahaztu gabe.
Funtzionatzen ari diren ekimenak kontuan hartuz, ideia berriak sortzeko eremu bat.
Ikaskuntza Komunitatearen ibilbidea
- Jarduera-esparruaren inguruko oinarriak
- Covid-19 eragina
- Zainketen ereduak eta eremuak
- Boluntariotza-lana, esperientzia gisa
- Ekintzailetza (silver economy)
- IKT eta Iot esperientziak
- Martxan dauden esperientzia eta ekimenak