
•
Ekonomia Sozialaren arloan ekintzailetza proiektuak sustatzeko ezagutza eta konexioak sortzen diren lekuak, topaguneak
ZER DA SOCIAL – LAB
Worklaneko kide diren adituen, ikasleen, enpresen eta Prestakuntza Zentroetako irakasleen arteko topagunea.
Ezagutza landu eta garatzen duten solasaldi eta elkarrizketak sortzen diren laborategi soziala.
Ezagutza pertsonal eta soziala eraikitzeko prestakuntza eta berrikuntza lekua.
GURE PROPOSAMENA
COVID-19aren krisiaren ondorioz, aukera berriak ditugu pertsonak eta planeta erdigunean jartzen dituzten balio sozialak berreskuratzeko. Ekonomia sozialaren balioekin zuzenean konektatzen duten balioak
Enpresa-proiektu berriak sustatzea.
Prestakuntza, ikerketa eta garapen teknologikoaren bidez enpresen lehiakortasuna hobetzea.
IKASKUNTZA KOMUNITATEAK
Komunitateak sendotu egiten dira ezagutza, ideiak, beharrizanak eta ametsak partekatzen dituztenean.
“Ikaskuntza Komunitateak” izango dira Worklan Social Lab ekimenaren ikasketa prozesuen bideratzaile eta ezaugarri bereizleak. Horien bidez, ekonomia sozialaren balioak ondo ulertzeko eta COVID-19aren krisiaren ondorioz sortutako garapen-aukeraz ohartzeko elkarrizketa espazioak sortuko dira.
Ikaskuntza Komunitateen plataformaren bidez, enpresaren, hezkuntzaren eta gizartearen etorkizunaren inguruan pentsatu dezakegu, iraunkortasunaren ikuspegitik, betiere, planetaren eta bertan bizi diren pertsonen etorkizuna zainduz.
Aukeratu zure ikaskuntza komunitatea eta eman izena eman
Lau Ikaskuntza Komunitate sortuko dira COVID-19aren osteko suspertze ekonomikorako lagungarri moduan identifikatu diren bost sektore gorakorren inguruan, Europar Batasunaren proposamenari jarraituz.

Ekonomia Zirkularra
Txorierri Politeknika

Energia Berriztagarria
Somorrostro Prestakuntza Zentroa

Mugikortasun elektrikoa
Deustuko Salestarrak

Zainketa soziosanitarioak
Indautxuko Jesuitak