Produkzio eta ekoizpen paradigma berri bat da, hiru printzipio ditu oinarri
·
Diseinuaren fasetik bertatik hondakinaren kontzeptua desagerraraztea.
Produktuak eta osagaiak ahalik eta luzaroen erabilgarri mantentzea.
Naturaren sistemak lehengoratzea.
AUKERA BATEN BEHARRA
Ekonomia zirkularra beharrezkoa dela uste dugu, izan ere, egungo hazkunde ekonomikoa baliabideen gehiegizko kontsumoarekin lotuta dago, eta ingurumena hondatzen ari da.
Isurpenik gabeko EB
EBk Itun Berdea aurkeztu zuen 2019ko abenduan. Hazkunde estrategia horren xedea EB gizarte bidezko eta oparoa izatea da; lehiakorra, ekonomia moderno batekin, baliabideen erabilera eraginkorra eginez. Ildo horretatik, 2050erako ez da negutegi-efektuko gasen isurpen garbirik egongo, eta hazkunde ekonomikoa ez da baliabideen erabilerarekin lotuta egongo.
Batzordeak 2030 Agenda aplikatzeko estrategia bat dauka, eta horren baitan dago Itun Berdea. Horrekin batera, Presidentzia berriak beste lehentasun batzuk ere baditu.
Ikaskuntza Komunitatearen ibilbidea
1. Sarrera
2. Eraginak
3. Ekodiseinua
4. Enpresara egokitzea
5. Ekonomia zirkularraren arloan inbertitzea
6. Esperientziak